Kaixo, zer moduz? Nire izena
Ana da, txakurra jaio nintzen, eta, beraz, txakurra naiz. Hala ere,
nire lagunak katuak dira. Arraroa da? Ez. Niretzat, normala da,
txikia nintzenean, katu zahar batek, Albak, zaintzen ninduen eta,
gauero, ipuinak kontatzen zizkidan lo eragiteko, miauz. Zer da miaua?
Miaua katuen hizkuntza da, horregatik, nik ez nituen ulertzen bere
ipuinak, baina asko gustatzen zitzaizkidan eta gauero eskatzen nion
berriro kontatzeko. Nik zaunkaz eskatu nion, badakizue ni txakurra
naizela. Nola ulertzen zuen Albak? Alba denbora garai hartan
txakurren artean bizi izan zelako.
Hazi egin nintzen eta Alba
hil egin zen. Nire txakurraren bizitza normala jarraitu nuen, baina,
gau batean, Albarekin amets egin nuen eta, esnatutakoan, beste katuak
bilatu nituen. Zertarako? Maiua ikasteko, hau nire lotura Albarekin
zelako.
Hasieran,
katuen mundua ezberdina izan zen niretzat. Baina asko ikasi nuen
beraiekin. Gizon-emakumeak gure gobernatzaileak dira. Hau txarra da
katuentzat. Zergatik? Haiek, gizon-emakumeek, beti esaten dutelako gu
beraien lagunik onenak garela. Hala ere gehienei ez zaizkie katuak
gustatzen, independenteak direlako eta ez dutelako gizon-emakumeen
laguntza behar izaten. Beltzaranak direnek zorterik txarrena dute,
independenteenak baitira, eta bere independentzia ez zaie gustatzen
gizon-emakumeei. Normalean, gizon-emakumeak segika ibiltzen dira eta
batzuek sorginkeriak egiten dituzte haiekin. Gizon-emakumeek beti
nahi gaituzte beraien etxeetan, etxekotuta, garbi, eta abar.
Txakurroi etxean egotea gustatzen zaigu. Nahiz eta guk kalea eta
mundua maite dugun, etxe bero bat nahiago dugu beti. Guk ez dugu
katuen kemena.
Behin
entzun nuen katuek beraien gobernamendua nahi dutela. Beraien artean
era askotako ideiak daude: beltzaranak borrokalarienak dira, beti
bere atzaparbideei
buruz hitz egiten dute. Ez dute etxeetan egon nahi, mendian baizik.
Mendiari buruz hitz egiten dute beti. Orain, mundu osoan, katu denak
jarduera asko egiten dituzte. Bere leloa “Gure atzapar dago” da.
Katuek
badakite haiek menderatuta daudela, baina ez dute nahi. Buruan mundu
bat dute, ezberdina, polita, eta askatasuna da. Gauero teilatuetan
ibiltzea asko gustatzen zaie, eta kantari daude beti. Katu batek
abesti polit bat asmatu zuen, honelakoa da: “Lau teilatu gainian /
ilargia erdian eta zu / goruntz begira, / zure arratoia hanketan /
urruma batekin... urruma!”.
Mundu
honetan lagun asko ezagutu nituen. Guztiak ez dira hemengoak, mundu
osoan daude. Baina gauza bat lortu zuten elkarrekin: miaua. Mundu
osoan denok miauz hitz egiten dugu. Hitz egiten dugu? Bai, batzuetan,
nik katu banintz bezala hitz egiten dut. Baina txakurra naiz eta
harro nago honekin. Nire gaira itzulita, lagun asko ditut katuen
munduan: Frida, Buda eta Camila. Nire lagunak katu politak dira,
dotoreak, jatorrak, denak beltzaranak. Frida, adibidez, denbora
luzean txakurren munduan egon zen eta txakurrak maite ditu. Fridari
asko gustatzen zaio dantzatzea, txakurren dantza ezagutzen du. Buda
katu jatorra da, amesgilea, katu oso espirituala. Zaunka egiten
dudanean, Budari beldurra ematen diot. Eta Camila nire lagun
zaharrena da miauaren munduan. Bere gustukoen janaria txingoloa
da, baina askotan ez da txingolo bat mugitzen Panpan. Hau, Camila,
nire miau irakaslea da eta nire maiua zuzentzen du beti, Camilak
miauaren gramatika asko maite duelako. Ni beraien artean handia eta
baldarra naiz, baina haiek asko maite naute. Inoiz ez didate katuaren
odolik dudan galdetu.
Horregatik, katuak maite
ditudanez, beti abesti famatu bat abestea gustatzen zait. Abestia
hau da: “Atzaparrak ebaki banizkio / etxean izango zen / ez zuen
alde egingo. / Bainan, honela ez zen gehiago katua izango / eta
nik... / katua nuen maite”. Mesedez, abestu ezazue nirekin...
Atzaparrak ebaki banizkio...